Kapitainen arteko duelua
Erlazionatutako edukia: Azpitituluak euskaraz
2009ko benetan gertatutako bahiketa
oinarritzat hartuta, ‘Captain Phillips’ pelikulak
Maersk Alabama izeneko karga-ontzi
estatubatuarraren bahiketa kontatzen du. Horretan, pirata somaliar talde txiki
batek ontzia abordatu eta Richard Phillips (Tom Hanks) kapitaina bahitu zuen,
kapitainaren truke 10 milioi dolarreko erreskatea eskatuz.
Greengrassek kamera gainean “jantzita”, tentsio handiko zenbait une
dituen abentura pelikula ona egin du. Kameraren etengabeko mugimenduak beti
alde onak eta alde txarrak ditu: batetik hurbiltasun eta urduritasun sentsazio
bat sortarazten du, pelikulari ukitu dokumental bat gaineratuz. Kontra,
etengabeko mugimendu horrek zuzendariaren eskua agerian uzteaz aparte, nahasmen
sentsazio bat sor dezake zenbait eszenetan.
Kasu honetan, “mugimendu” horrek Tom
Hanksen itxurazko lasaitasunarekin talka egiten du. Hanks beldurra, segurtasuna
zein lasaitasuna erakutsi dezake hitzen eta gehiegizko keinurik egin gabe.
Phillips kapitaina beti firme ageri da, egoera kontrolpean mantentzen saiatuz.
Kapitain bezala, bere tripulazioa babesteko edozer egiteko prest egongo da.
Greengrassen pelikularen elementu
aipagarrienen artean muntaketa, abordaje eszenetan lortzen duen tentsio
atmosfera eta Tom Hanks eta Barlchad Abdi aktoreen arteko duelu interpretatiboa
ditugu. Bi aktoreen lana oso ona iruditu zait. Egoerak ez du inoiz kapitainaren
borrokatzeko gogoa gainditzen; are gehiago, bere jarrera bahitzaileekiko
hurbila da, laguntza eskaintzen die adibidez zauriak zaintzeko. Abdik Muse pirataren papera interpretatzen
du. Muse baita segurtasun handiko pirata dela dirudi, beldurrik ez duen gizon
bat. Baina badira zalantzagarri ageri den zenbait une. Kartzelatuta dagoela
dirudi, hau da, nagusien aginduak bete behar ditu. Aurreko bahiketa batean sei
milioiko erreskatea lortu bazuen ere, diru mordo horretatik zentaborik ikusi ez
duela jaso pentsa dezakegu.
Bestetik, ‘Captain Phillips’ pelikulak akzioa, abentura eta drama nahasten
ditu; baina nire ustez ez du generoen arteko oreka bat lortzen. Hau da, akzio
eszena ikusgarriek drama bigarren plano batean uzten dute (azkeneko partean
izan ezik). Kapitainen arteko duelua, aurrez aurre, interes eta indar dramatiko
nahikoa du emaitza interesgarriagoak lortzeko. Adibidez, pertsonaien egoera
pertsonalean eta euren motibazioetan gehiago sakonduz, batez ere pirataren
kasuan. Zentsu horretan, Greengrass gainazalean geratzen da.
Pelikula estreinatu zenean Maersk Alabama ontziko tripulazioak
filma kritikatu omen zuten, Richard Phillipsen irudia errealitatearekin guztiz
bat egiten ez duelako. ‘Captain Phillips’
pelikula entretenigarria da, bizpahiru tentsio egoera dituena, nahiko ondo
zuzendutakoak; baita soinu eta edizio lana ona iruditu zait. Pertsonaien
motibazioen inguruan apur bat gehiago sakondu izan balu, hobe. Pelikulak Oscar
sarietarako sei izendapen ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario