Behin baino gehiagotan abesti bat konposatzea, istorio bat idaztea edota pelikula bat grabatzea ihesbide bihurtzen dira barruan gordeta dugun beldur zein min hori askatzeko; eta nolabait, hau da pelikularen egileei gertatu zaiena.
Pelikula benetako gertaeretan inspiratuta dago. Valérie Donzellik (Juliette) pelikula hau zuzendu eta idatzi egin zuen honen bikotearekin batera, Jérémie Elkaïm (Romeo). Gaixotasun larri bat izan zuen seme bat izan zuten, eta pelikula honen bidez bikoteak euren arimak biluzten dituzte kamararen aurrean, publikoaren aurrean, interpretazio boteretsuen bidez.
Romeo eta Juliette familiarekin biltzen dira egoerari aurre egiteko, baina gero borroka honi bakarka aurre egingo diote. Dena kontran duten arren, baikor izatea erabakitzen dute, itxaropentsu izaten saiatzen dira. Pelikulak benetan oso dramatikoak diren uneak ditu, adibidez, Juliettek Romeo eta bere familiari Adam txikiaren gaixotasunaren berri ematen dien unea. Badira zenbait une non bikote protagonistak hartzen dituen erabakiak edo jokaerak logikoak ez diruditen, baina aldi berean, une arraro horiek, pelikula xarmaz betetzen dute.
Orokorrean, pelikulak ikuslearen irribarrea lortzen saiatzen da behin baino gehiagotan, eta lortu egiten du, nahiz eta planteatzen diguten egoera drama itzela izan. Pelikula ona eta hunkigarria.
Euskarazko azpitituluak: http://bit.ly/I6ndIj
No hay comentarios:
Publicar un comentario