Isaki Lacuestaren ‘El cuaderno de barro’ dokumentala ‘Los Pasos dobles’
fikzioarekin konektatuta dago. Azken honetan, Lacuestak François Augiéras
idazle eta margolari frantsesaren biografia kuriosoaren interpretazio guztiz
askea egiten du. Genero nahasketa, erreferentzia zinematografiko, eta irudi
ederrekin topo egiten dugu istorio bitxi honetan.
Zuzendariak batera sortu zituen ‘Los pasos dobles’ eta ‘El cuaderno de
barro’, lokalizazioak, pertsonaiak, gaiak… berberak dira. Hala ere, hauek indibidualki
kontsumitu daitezke arazorik gabe.
Estilo dokumentala (Miquel Barcelóren atala) eta fikzio hutsa dena
(François Augiérasen atala) nahasten ditu zuzendariak. Pelikula osoa ipuin bat
dirudi, bizitza baten inguruko kondaira bat, non hiru gizon desertuan barrena ezkutatutako
bunker baten bila dabiltza. Bilaketa hau Lacuestaren irudimena askatzeko
aitzaki bihurtzen da.
Une komikoak, une dramatikoak, western generoari egindako erreferentziak, eta istorioak narratzearen artea. ‘El cuaderno de barro’ dokumentalean gertatzen den antzera, ‘Los pasos dobles’-en indar bisual handia duten irudiekin topo egiten dugu.
Dokumentalean agertutako pertsonak, pertsonai bihurtzen dira fikzio honetan. Istorio desberdinez betetako istorioa da. Narrazioen nahasketa bat. Kondairatik hurbil dagoen istorio zuzen, bisualki indartsu eta interesgarria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario