31/3/12

'El cuaderno de barro' (2011) - Sormen prozesua

Atzo, Isaki Lacuesta Bilbo egon zen hizketan bere bi lan proiektatu ondoren:  bata “El cuaderno de barro” dokumentala eta bestea “Los pasos doble” fikzioa, pasadan Zinemaldia Urrezko Kontxa irabazi zuena. Ez nuen zuzendari honen lana ezagutzen, eta atzokoa aukera paregabea izan zen hau ezagutzeko.



‘El cuaderno de barro’ dokumentalean Miquel Barceló margolariaren bizitza eta lana erakusten digu Lacuestak, hau Malin bizi da. Gainera, honek koadroak margozteaz aparte, “Paso dobles” izenburuko performance-a antzezten du publiko afrikar eta kameraren aurrean. Orokorrean, dokumental honek artista baten sormen prozesua erakusten digu.

Isaki Lacuestaren hitzak entzun ondoren dokumentalaren zenbait elementu hobeto ulertu ditut, adibidez, dokumentalean ikusten dugun performance-a. Honetan afrikar tradizio, istorio zein elementu desberdineei egiten diote erreferentzia. Argiena nire ustez, maskarenak dira, bi arrazoiengatik. Lehena, publikoak berehala ulertzen du erreferentzia kultural hori. Bigarrena, Isaki Lacuestak muntai paralelo baten bidez afrikar maskaradun talde bat dantzan erakusten digu.

Behin Miquel Barcelóren lana hobeto ezagututa, eta esan bezala, performance horretan agertzen diren zenbait elementuren esanahia ulertu ondoren, errazago ulertzen da eszena hori. Hori dela eta, dokumentalaren proiekzioan zehar informazio falta bat antzeman dut, ikusitakoa hobeto ulertzeko beharrezkoa iruditzen zait zuzendariaren edota artisten azalpena.

Fikzioarekin harreman estua duen dokumentala da, Lacuestak esku ona du grabatzerako orduan. Irudi indartsu eta ederrak lortzen ditu. Zuzendariak argi zuen dokumental honen protagonistek zuten potentziala. Dokumental honetan agertzen diren pertsonak, pertsonai bihurtuko dira, “Los pasos dobles” fikzioan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario