17/3/13

'Your sister's sister' (2011) - Arazoei aurre egin behar diegu


Okertzen ez banaiz, behin baino gehiagotan aipatu dut komedia erromantiko-dramatiko "independenteak" gustuko ditudala, hona hemen beste adibide bat: 'Your sister's sister'. Kamera bat, aktore talde on bat eta proiektu sinple bat nahikoak dira emaitza interesgarri bat lortzeko.

Jada urte bat igaro da Jacken (Mark Duplass) anaia hil zenetik, hala ere Jackek oraindik ez du galera gainditu. Bere lagun minaren egoera ikusita, Irisek (Emily Blunt) etxola baten giltzak ematen dizkio Jacki, bertara bakardadean egun batzuk igarotzera joan dadin. Etxolara ailegatzerakoan Jack ezusteko sorpresa batekin topatzen da, bertan Hannah (Rosemarie DeWitt) dago, Irisen ahizpa. Hannahk erlazio batetik atera berri da eta etxolaraino hurbildu da, deskonektatzera. Iris bertara heltzen denean, dena korapilatzen da.


Pelikula 12 egunetan grabatu zuten eta hiru protagonisten arteko erlazioa hartzen du oinarritzat. Informazioaren maneiu ona elkarrizketetan islatuta dago, pixkanaka pertsonaien beldurrak ezagutzen ditugu eta munduan galdutako paraje batera joatearen beharra izatearen arrazoia ere zein izan den. Duplass, Blunt eta DeWritten arteko kimika ikaragarria da, pelikularen puntu indartsuenetako bat dugu hori. Hiruren lana nabarmentzekoa da.

Pelikulak 90 minutuko iraupena du, erritmo ona eta soilik gehiegi luzatzen den une bat, amaieratik hurbil dagoena. Nolabait esanez gero, "erreflexio" uneari dagokio; protagonistak egun horietan gertatutakoaren ondorioz jabetzen diren unea. Ekintza sinpleen bidez garatutako momentu esanguratsua, baina esan bezala, luzeegia.

Protagonistek arazoetatik ihes egiten dute, baina aurrera egin nahi izanez gero, euren jarrera aldatu beharko da. Aldi berea desiratu eta beldur dioten horri aurre egin beharko diote. Hori da, dirudienez, konpondibide bakarra. Pelikularen naturaltasuna gustatu egin zait, aktoreak baita. Gainera, ez dago egoera "txukuntzen" duen gehiegizko musikarik. Pelikulan drama eta momentu dibertigarriak etengabe nahasten dira. Elkarrizketek ez digute atsedenik ematen. Entretenimendu atsegina.

No hay comentarios:

Publicar un comentario