Erlazionatutako edukia: Azpitituluak euskaraz
Quentin Tarantinok western bat egingo zuela esan zuenean gauza bakarra etorri zitzaidan burura: era batean ala bestean, berdin zuen istorioaren nondik norakoak zeintzuk izan, funtzionatuko zuen. Zuzendariak behin baino gehiagotan adierazi du western generoa miresten duela, eta berarentzat zinearen historiaren pelikularik onena Sergio Leoneren ‘Il buono, il brutto, il cattivo’ dela. Orain, ‘Django Unchained’ pelikularekin generoa omentzeko unea heldu da, hori bai, bere estilo propioaren ezaugarriak galdu gabe.
Quentin Tarantinok western bat egingo zuela esan zuenean gauza bakarra etorri zitzaidan burura: era batean ala bestean, berdin zuen istorioaren nondik norakoak zeintzuk izan, funtzionatuko zuen. Zuzendariak behin baino gehiagotan adierazi du western generoa miresten duela, eta berarentzat zinearen historiaren pelikularik onena Sergio Leoneren ‘Il buono, il brutto, il cattivo’ dela. Orain, ‘Django Unchained’ pelikularekin generoa omentzeko unea heldu da, hori bai, bere estilo propioaren ezaugarriak galdu gabe.
King
Schultz (Christoph Waltz) iheslari batzuen bila dabil, arazoa da
fisikoki nolakoak diren ez dakiela. Bere helburua lortzeko Djangoren (Jamie
Foxx) laguntza izango du. Django iheslari
horiek ongi ezagutzen dituen esklabo bat da . Helburua lortuz gero, Schultzek
Djangoari askatasuna emango dio. Hala ere, nagusi bat baino, Schultz maisu
bezalako bat izango da Djangorentzat, lagun bat. Hegoaldean zehar iheslariak
harrapatzen eman ostean, Schultzek Djangori laguntza eskainiko dio.
Djangok helburu bat du: emaztea, Broomhilda (Kerry Washington) aurkitu eta ondoren Calvin Candieren
(Leonardo DiCaprio) eskuetatik salbatu behar du, horretarako emaztea “erosten”
saiatu beharko da. Calvin Candie ‘Candyland’en jabea da; gizon bitxia,
maltzurra, eta gozozalea. Bidaia luzea izango da, baina oso interesgarria. Kritikak spoilerrak ditu.
Nire izena
Django da, ‘D’ letra mutua da
Pelikularen protagonista Django ‘Freeman’ dugu.
Pelikularen hasieran Django etengabe
jipoituko duten beste esklabo bat baino ez da. Schultzek erosten duenean,
esklaboaren bizitza aldatzen da. Django aske sentituko da gizon bitxi horren
ondoan eta lehen aldiz erabakiak hartzeko eskubidea izango du. Djangopixkanaka heroi baten antzera jokatzen hasiko da (“mozorro” eta
guzti).
Pertsonaien garapenari dagokionez, Schultzen eta
Djangoren motibazioak ez dira berberak: alemaniarrak interes ekonomikoagatik
hiltzen ditu iheslariak (horien truke dirutza emango diotelako), eta Djangok
mendeku gogoa eta emaztea berreskuratzeko desiraz mugituta hilko ditu bere
helburua lortzeko aurkitzen dituen “oztopoak”.
Bidean, ikasleak eta maisuak bata bestearengandik zerbait ikasiko dute.
Schultz gizon hotza da bere lana gauzatzerako orduan, bere pultsuak ez du inoiz
huts egiten; aldi berean, gizon hurbila dirudi, ingurukoak “maneiatzeko” trebetasun
handia duen gizona da. Djangok Schultzen “teknikak” erabiltzen ikasiko ditu,
eta trukean, "maisuari" munduan agurra ere merezi ez duten pertsonak daudela
frogatuko dio.
Jamie Foxxek nahiko ongi betetzen du bere “esklabo-erosle”
papera; baina Christoph Waltz edota Leonardo DiCaprio pantailan ageri diren
bakoitzean, protagonista bigarren plano batean geratzen da. Waltzek
eta DiCapriok plano bakoitza betetzen dute, euren arteko tentsioa nabaria da. Itzela
bien lana. Agian Tarantinok Calvin Candieren pertsonaiari “etekin” handiagoa
atera ahal zion; nire iritziz, beranduegi azaltzen delako, baina beno,
pertsonaia bikainak dira Schultz eta Candie. Samuel L. Jacksonen lana
aipatzekoa da ere, Candieren esklaboetako bat da eta aktoreak azken urteotan egin
duen lan onenetako bat dela iruditu zait.
Hasierako kredituekin nahikoa da Tarantinoren “unibertsoan” murgiltzeko. Zuzendari honen
pelikulek beti soinu banda ezin hobea dute; bere estilo pertsonalaren
adierazgarri direnak. Pelikularen soinu banda benetan ona da, honetan spaguetti westernen ohiko txistua
entzuten dugu, Ennio Morriconneren zenbait doinu, Johnny Cashen abestiak zein
James Brown eta 2pacen arteko nahasketa bat. Nahasketa horiek irudiekin batera
indar handia lortzen dute.
Elkarrizketak sarkasmoz beteta daude, “mala letxe”
askorekin, batzuetan zentzurik ez dutela dirudi, baina oso ongi funtzionatzen
dute orokorrean. Batzuetan, hala ere, elkarrizketek eszenak gehiegi luzatzen
dituzte, adibidez Ku Klux Klanen eszena ona da, baina luzea. Tarantinok beti
akzio dramatikoetan komikotasuna aurkitzen saiatzen da, hori dela eta pelikulak
zenbait kritika jaso ditu AEBetan. Baina hori, zuzendari honen kasuan, ez da
ezer berri.
Tarantinoren helburua argia da: entretenitzea, eta lortzen du. Horregatik ikusleak masan doaz bere pelikulak ikustera.
Tarantinorentzat kamara odola (asko) eta bortizkeria (askoz gehiago) erakusteko
dago. ‘Django Unchained’ pelikula
oso entretenigarria da, western generoari omenaldi ona egiten dio. ‘Django Unchained’en spaguetti westernetan ohikoak diren
plano mota eta paisaiak ikus ditzakegu: lehen planoak, begirada mehatxagarriak,
kamera geldoa, bat-bateko zoomak…
Laburtuz, ‘Django
unchained’ istorio ona da, entretenigarria, amaieran gehiegi luzatzen dena.
Amaieran kateak apurtzen ditu Tarantinok eta gordeta zuen artilleria guztia
kanporatzen du. Argazkigintza lana ona iruditu zait, aktoreen lana
nabarmentzekoa eta lehenago esan bezala, soinu banda ezin hobea du pelikulak.
Tarantinoren pelikula onena? Ez dakit… erabakia zuen esku uzten dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario