27/3/12

'The Hunger Games' - Fenomeno berria

Harry Potteren saga amaituta; Twilightena amaitzear … zineak saga literario berri bat ustiatu beharra zuen eta guztiz asmatu dute aukeraketan: “The Hunger Games” zientzia fikziozko trilogia.

“The Hunger Games” pelikula pasadan asteburuan estreinatu zuten Estatu Batuetan eta ostiral-astelehen bitartean 200 milioi dolar baino gehiagoko irabaziak lortu ditu. Kopuru itzela kontuan izanda pelikularen aurrekontua 75 milioi dolarrekoa izan dela. Lehen entrega honek arrakasta ikaragarria izan du, zinearen historian estreinaldiaren lehen asteburuan etekin gehien lortu dituen hirugarren pelikulan bihurtuz (Harry Potterren azkena eta Christopher Nolanen The dark knighten ondoren).

Fenomeno zinematografiko berri baten aurrean gaude. Baina, zer dira “The Hunger Games”?

Jennifer Lawrence aktoresa, Katniss Everdeen-en rolean 
“The Hunger Games” edota “Gosearen jokoak” trilogia zinematografiko bat izango da. Katniss Everdeen  dugu pelikularen protagonista, heroi zinematografiko berria. Estatu Batuetan kokatzen da abentura; etorkizun post-apokaliptiko batean. Herritarrak 12 distritutan banatuta bizi dira Capitolio izeneko gobernu boteretsuaren menpean.  Urtero ‘reality show’ bat bailitzan “Gosearen jokoak” ospatzen dira. Hauetan, zozketaren bidez, distrito bakoitzeko neska eta mutil bat aukeratzen dituzte Gosearen Jokoetan parte har dezaten. Hil ala biziko lehiaketa bat, non irabazlea izango den bizirik ateratzea lortuko duen pertsona bakarra.

‘The Hunger Games’ fenomeno literarioa dugu jada, eta zenbaki horiek lortzen jarraituz gero, fenomeno zinematografiko handienean bilakatuko da. Pelikula apirilaren 23an estreinatuko da. 

1 comentario:

  1. "The hunger games" liburua irakurri berri dut eta pila bat gustatu zait. Londresen pelikula estreinatu dute jada, aste honetan ikusteko plana daukat. Kontatuko dizut!

    ResponderEliminar