Zineblog honen izena, "Wilderrek egingo lukeen bezala", baliteke luzeegia izatea, hala ere zergati bat du, eta uste dut zergati hori azaltzeko unea heldu dela.
Zuzendari askoren lana gustatzen zait, baina guztien artean nire faboritoa Billy Wilder da. Zine munduaren parte garrantzitsua izan aurretik kazetari lanean aritu zen, eta zuzendari bilakatu baino lehen gidoilaria izan zen.
Gidoilari bezala Howard Hawks-en "Ball of fire" (1941) eta Ernst Lubitschen "Ninotchka" (1939) pelikulen gidoilaria izan zen. Nolabait, Hawks eta Lubitsch honen maisu edota mentore bihurtu ziren.
Zuzendari bezala genero desberdinak landu zituen. Batzuen ustez formalki ez zen zuzendari ausartena, bere pelikulek beti kutsu klasiko bat zutelako. Honen pelikulen indarra narrazioan zegoen, honen erritmo eta pertsonaia 'inperfektuen' sorreran. Horretan, bikaina zen.
Billy Wilderrek bere bulegoan 'kartel' bat zuen eskegita, horretan zera jartzen zuen: "Egin ezazu Lubitschek egingo lukeen bezala"; ideia horri omen eginez eta nolabait katearekin jarraituz sortu zen "Wilderrek egingo lukeen bezala" zineblogaren izenaren ideia.
10 urte pasa dira Billy Wilder hil zenetik (2002ko martxoaren 27an), beraz omenaldi gisa, eta urteurren hau aitzaki gisa hartuz, aste "monotematiko" bat egitea pentsatu dut, honen filmografiatik gustukoen ditudan pelikulen artean zazpi lan gogoratuz, bihar hasiz: "The Apartment" (1960), "Sunset Boulevard" (1950), "Double Indemnity" (1944), "The front page" (1974), "One, Two, Three" (1961), "Sabrina" (1954) eta "Some like it hot" (1959)
Espero zuen gustukoa izatea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario