Batetik neska diruduna dugu, bestetik mutil langile xumea. Allie eta Noah dira 40.hamarkadan kokatutako istorio honen protagonistak, gure Romeo eta Julieta partikularrak. Noah-k Allie ezagutzen duenean berehala maitemintzen da, eta Allieren arreta lortzeko edozer gauza egiteko prest egongo da. Gau batean Noah-k martxan dagoen noria batean igotzen denean desiratutako Allie-ren baiezkoa lortuko du.
Eszena horrek beti "East of eden" filma gogorarazten dit, Julie Harris eta James Dean norian igota dauden eszena konkretuki.
'The Notebook' (2004) "East of Eden" (1955) |
Pelikula erromantiko gehienetan gertatzen den bezala, kontatzen dizkiguten istorioak errealitatean gutxitan ematen dira, hala ere, gu inozo zamarrak garenez (ni gutxienez) guztia sinesten dugu. Kontatzen ari diren istorioa sinestean datza pelikula baten arrakasta.
Noah eta Allie dira bere maitasun istorioaren idazle eta narratzaile, flashbacketan oinarrituz euren bizipenen berri izango dugu. Onak diren pelikula erromantikoetan beti aurkitzen dugu ikuslearen memorian txertatuko den eszena tipo bat, musu baten eszena izaten da maiz; eta gainera kriston euri zaparrada erortzen ari bada justu une horretan, askoz hobeto. 'The Notebook'-en Ryan Gosling eta Rachel McAdams, hau da, Noah eta Allie, eszena tipo honen eredu bihurtzen dira.
Askotan istorio on bat izatearekin ez da nahikoa, aktoreek kimika izan behar dute eta 'The Notebook'-en kimika hori nabaria da; Ryan Gosling eta Rachel McAdams bikote ederra osatzen dute, baita James Garner eta Gena Rowlands ere (Noah eta Allie helduak). Eszena tipikoak izan ditzake filmak bai; baina baita hunkigarriaren diren zenbait ere. Pelikula erromantiko aparta iruditzen zait, oraindik ikusi ez baduzue, emaiozue aukera bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario