Groucho Marx hil zenetik 35 igaro dira. Groucho Marx komediaren erregeetako bat da, batzuentzat komiko besteentzat komediante. Grouchok, bere anaiekin batera, 30ko hamarkadako komedia hankaz gora jarri zuten. Groucho, Chico, Harpo eta Zeppo iraultzaileak izan ziren eta zineak bizi ari zen trantsizioa (mututik soinura) aprobetxatzen jakin zuten. Trantsizio hori ‘Duck soup’ komedian antzeman dezakegu.
“O, berorren gorentasuna” – Zuk ere
ez zaude gaizki
Zine mutuaren komedietan, umorea
ikusizko ekintzetan oinarritzen zen: pertsekuzioak, pastel borrokak … Marx
anaiek, Groucho buruan, komedia egiteko beste modu baten alde apustu egin
zuten, eta ikusizko gagak elkarrizketa sarkastiko, zorrotz, azkar eta
zenbaitetan absurdoekin nahasten hasi ziren. Elkarrizketa zorrotzak sortzeko
zuten erraztasuna Marx anaien “marka” izango zen.
“Nirekin ezkondu nahi? Dirurik
utzi al zizun? Erantzuiozu lehenengo bigarren galderari”.
‘Duck Soup’ Marx anaien komedia
hobeen artean dago. Zinemaren Historiaren parte diren esaldi eta gag ugariz
betetakoa, komiko ugarirentzat erreferente bihurtu direnak. ‘Duck Soup’en
komedia dago, musikala dago, zine mutua dago, eta “mala letxea”. Zoramen
dibertigarri bat da.
Hiru kapelen eszena, Groucho eta
Margaret Dumonten arteko elkarrizketak, apurtutako ispiluaren eszena… ‘A night
at the opera’ (1935) pelikularekin batera, ‘Duck Soup’ Marx anaien une
mitikoenak biltzen dituen komedia da. Pelikulak denboraren igarotzea ondo jasan
du. Pelikulan ‘Freedonia’ izeneko herrialdea aurrera egin ahal izateko
finantziazio bila dabil, eta finantziazio hori lortu nahi badute emakume
boteretsu baten baldintza bat bete beharko dute (Rufus Firefly, Groucho,
herrialdearen presidente izendatzea). Pelikulan gainera Ordezkarien Ganbarak
etengabe zergak igotzeko eskatzen dabil. Nork esango luke, baina 1933ko komedia
baten eszena bat, gaurkotasun handia duela esan daiteke.
“Egokitzen zaidan komisioa jaso
gabe norbait korrupzioa praktikatzen harrapatzen badut… Hormaren kontra jarri,
eta tiro egiteko agindua emango dut!”
Groucho Marx, pertsonaia,
margotutako bibotea, ibilera bitxia, eta bere puru banaezina, komediaren eta
zinearen ikono bihurtu dira. Bere janzkerarekin, Grouchok, New Yorkeko klase maila altuko kideak parodiatzen zituen.
Marx anaien pelikulek ez zuten
inoiz Chaplinen pelikulen arrakasta lortu, antzerkitik hurbilago zeuden
zinematik baino, hori bai, elkarrizketa itzelak aurkitzen ditugu Marx anaien
pelikuletan, eta lehen esan dudan bezala, “mala letxe” nahiko. Bitxia da, baina
‘Duck Soup’ estreinatu zenean porrot handia izan zen, denborak jarri dut merezi
duen tokian. Porrot horren ondorioz Zeppok taldea utzi zuen eta Paramoutek
kaleratu zituen. Geroago, Marx anaiek Metro Goldwyn Mayer ekoizpen etxearekin
sinatuko zuten eta bertan euren arrakasta handienak lortuko zituzten.
Groucho Marx handia izan zen,
beste askoren erreferente, ezagunena agian, Woody Allen.
“Baliteke umorea hitz bat izatea,
etengabe erabiltzen dudana eta zeharo txoratzen nauena. Noizbait horren
esanahia zein den jakingo dut”. Groucho marx.
Kaixo guztioi, benetan lan egin zuen eta harro nago testigu ere bai. Nire senarrak beste neska bat utzi ninduen. Oso gaizki sentitu nintzen, baina niregana itzultzea espero zuen. Egun batean, emakume batek senarra ezagutu zitzaion mezu bat ikusi nuen eta lagundu zidaten profeta hau lagundu nahi nuela erabaki nuen, nire harremanak huts egin zuenez. Lan espiritualean sinesten ez dudan arren. Gogotik saiatu nintzen etsi nintzela, baina nire harritu nintzela profeta honek lagundu zidan, eta nire harremana ezin hobea da orain nire senarra erregina bezala tratatzeko lagundu zidanelako, jada ez zitzaidan maite izan esan zidan arren. Beno, ezin dut asko esan, baina zure harremanarekin arazoak badituzu, hona hemen helbide elektronikoa (palaceofsolutions@gmail.Com). Zure bikotea behin betiko itzuliko zara. Edo jarri harremanetan bere whatsappera +2348138513961
ResponderEliminar