Sistemaren sortzailea Adolph Zukor izan zen, Paramount-eko zuzendaria izango zena. Zukorrek antzerkian aritzen ziren zenbait aktore zinema izar bihurtzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. Zerbaitek huts egiten zuen. Planteamenduan akats bat zegoela konturatu zen orduan, publikoak ez zituen antzerki aktore prestigiodunak pantaila handian ikusi nahi. Publikoak edo audientziak, aktore gazteak, xarmangarri eta dinamikoak ikusi nahi zituen pelikuletan. Hori dela eta, zinema estudio handiek izar gazteak kontratatzen zituzten, zazpi urteko kontratuak sinatzen zituzten helburu bakarrarekin: ikuslearen fideltasuna lortzea.
Estudioek aktoreak nonahi
bilatzen zituzten: kalean, dendetan, tabernetan… Ezezagunak ziren pertsona
horiek gero estudioaren “estandarretara” moldatuko zituzten: makillajea,
estiloa, janzkera, ilea eta izena aldatuz. Oharkabean bizitzen zen emakume bat
izar bihurtzen zuen star systemak. Adibidez, Jean Harlow aktorea:
Ezkerreko argazkian Jean Harlow
gaztea ikusten dugu, eskuinekoan Hollywoodeko estudioen “estandarretara”
moldatuta.
Star systemaren ezaugarri
nagusietako bat, beraz, pelikulen protagonistak ziren. Aktoreak milioika
jarraitzaileen idolo bihurtzea zen estudioen helburua, hau lortuta, aktore horren
presentzia nahikoa izango zen pelikula bat arrakastatsua izateko. Sistemari
esker, aktoreak publikoa edo masa kontrola zezaketen “txotxongilo” bihurtzen
ziren, produktu hutsak.
Star systemaren barruan
aktoreak desiragarriak izan behar ziren, hori dela eta, aktoreek zenbait
bereizgarri fisiko eta moral izan behar zituzten, “jainkotiar” bihurtzeko
idealizazio prozesuaren parte izateko. Ez zeuden heroi itsusi edo traketsik,
ezin zuten polemikarik sortu, beti zuzen jokatu behar zuten. Aktore bat
eskandalu baten parte bihurtzen bazen, kaleratzen zuten.
Nahiz eta 50ko hamarkadatik
aurrera sistema leundu, 70 urte inguru egon da indarrean. Star Systemarekin
batera rolak edo karakterizazio zehatzak agertu ziren lehen aldiz, bereizketa
nabariak ezarriz emakume eta gizonen betebeharren artean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario