“Argazki batek errealitatea erakusten badu, zineak
errealitatea erakusten du 24 fotograma-segunduko”
Zinema, errealitatea islatzeko
tresna gisa erabili da askotan. Hori islatzeko generoa ez da elementu
garrantzitsuena, hau da, ez du inporta fikzioa, musikala, western edota melodrama bat izan: genero guztiek balore batzuen
alde egiten dute, estereotipo batzuen alde.
Pantaila handian ikusten
ditugun estereotipo, edota karakterizazioak, gizartean une horretan errotuta
dauden baloreen isla dira, horregatik, karakterizazioen ezaugarriak moldatzen
joango dira gizartea aldatzen doan heinean.
Zinemak betidanik “eraiki” ditu
heroiak, audientziaren identifikazioa bilatzen duten heroiak, eta balore zehatz
batzuen alde egiten dutenak. Hala ere, heroi horiek aztertzean,
desberdintasunak aurkitzen ditugu heroi femenino eta maskulinoen artean.
Karakterizazio maskulino eta femeninoak lor zezaketen influentzia maila hobeto
ulertzeko, zinemaren hastapenetara jo behar dugu: Hollywoodeko Star
System-era, 1930-1950 bitarteko tartean oinarrituz.
Hurrengo sarrera multzoak
Hollywood klasikoaren heroi maskulino eta femeninoen zenbait karakterizazio aztertuko ditu.
Noizko It happened one night-en kritika? Capraren filmeei ere tartetxoa egin beharko diezu noizbait ;)
ResponderEliminarJeje egia da dvdn dut pelikula, apuntatuko dut eta baita beste batzuk Capraren pelikula eta istorioak gustuko ditut eta jaja. Tartetxoa izango du noski! ;-)
ResponderEliminar