Honen harira, bi emakume eredu bereizten ziren zine klasikoan: batetik, “Maria”, bertutea, araztasuna… eta bestelako baloreen isla zen emakumea; bestetik, “Eva”, tentazioa (azkenean, “Eva” emakume eredua, “Maria”n bihurtuko da, gizarteak ezartzen dituen ‘estandarretara’ moldatuz).
Karakterizazio maskulino baten adibidea: Ringo Kid (Stagecoach,
John Ford, 1939). Western klasikoen karakterizazioak subjektu-objektu bereizketaren
eredu dira.
Filmaren protagonista John
Wayne da, bere aitaren hiltzaileak bilatu eta hil nahi dituen heroia. Honen ondoan
Dallas dugu, emagaldu bat. Ringok (Waynek) hiltzaileak akabatzen dituenean,
Dallas-ekin geratuko da, objektuarekin, sariarekin. Emakumea elementu pasiboa
da pelikula osoan zehar. Pelikula klasiko gehienek erakusten duten emakume eta
gizonezkoen karakterizazio eredua islatzen du pelikulak.
Karakterizazio femenino baten adibidea: Susan (Bringin’
up baby, Howard Hawks, 1938). Baziren arriskatzen zuten
zenbait zuzendari, adibidez, Howard Hawks. Zuzendariak ‘Bringin’ up baby’
komedia aurrerakoia egin zuen. Horretan, emakumea ez da objektu hutsa izango.
Katherine Hepburn aktoreak betidanik emakume independente eta sendoaren irudia
izan du, eta hori da pelikulan ikusten duguna. Hepburnen pertsonaia pelikulan
independentea da, sozialki, ekonomikoki eta sexualki. Pelikulan, gizonak eta
emakumeak rolak aldatzen dituztela esan dezakegu. Literalki, emakumea da “prakak
jantzita dituena” eta gizona menderatzen duena. Gainera, emakumearen jarrera
aurrerakoia da, eginbeharraren gainetik, plazerra aldarrikatzen duelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario