Ben mutil
heldugabea da, egun osoa ematen du lagunekin marihuana erretzen eurek sortutako
webgune “originala” etekinak noiz emango dizkien zain. Benek ez du helbururik,
etorkizunak ez dio gehiegi kezkatzen. Allison, aldiz, etorkizun oparoa izan
dezakeen kazetaria da. Allison haurdun geratuko da espero gabe Benekin gau zoro
bat igaro ondoren.
‘Knocked Up’ komedia
behin baino gehiago ikusi dut, eta gaur egun “amerikar komedia berria”
deritzonaren eredu ona dela pentsatzen dut. Judd Apatow dago pelikularen
zuzendaritza eta gidoiaren kargu. Istorioak era koherentean nahasten ditu
komedia erromantikoa eta komedia eskatologiko eta lizunena.
Ondo
egituratutako komedia da. Gidoia landuta dago eta pertsonaiak ondo eraikita, protagonisten eta gainontzeko pertsonaien arteko harremanak ondo
definituta daude eta heldugabeko “familia” bitxi bat osatzen dute guztien
artean. Komediako pertsonaiek xarma naturala dute.
Pelikularen
pertsonaiak, orokorrean komedia mota honetako pertsonai orok, Peter Panen
sindromearen menpe bizi dira, ez dute heldu bihurtu nahi, ez dituzte ardurarik nahi. ‘Bridesmaids’
komedia bikaina heldu zen arte, gizonezkoak izan dira nagusi genero honetan.
Protagonistek soilik sexuaz hitz egiten dute eta ez dira heldu bihurtuko
ezusteko batek horretara behartu arte, kasu honetan: Allisonen haurdunaldia.
‘Knocked Up’
komediak, nahiz eta zenbaitetan egoerak puztu, naturaltasunaren alde egiten
duten komedia multzo baten parte da. Komedia ona iruditzen zait.
Aktore, gidoilari eta zuzendari “familia” honen
estiloa hobeto ulertzeko gomendapen bat: ‘Freaks & Geeks’ telesaila.
‘Freaks &
Geeks’ kasualitatez aurkitu nuen eta orain nire faboritoen artean dago. Komedia
belaunaldi berri hau hobeto ulertzeko pieza klabe edo inflexio puntua dela uste
dut. Telesaila Judd Apatowek ekoiztu zuen eta horretan Paul Feig zuzendariak
parte hartu zuen (‘Bridesmaids’, ‘Bored to death’ (TV)). Seriea telebistatik
kendu zuten, baina “familiak” aurrera jarraitu zuen eta ‘Undeclared’ telesaila
egin zuten, oraingoan, Greg Mottola (‘Adventureland’, ‘Superbad’, ‘Arrested
Development’ (TV)) zuzendaria batuko zitzaion familiari.
Komedia familia
honen kide batzuk: Seth Rogen, Jason Segel, James Franco, Martin Starr, Bill
Hader, Steve Carell, Paul Rudd, Kristen Wiig, Melissa McCarthy, Leslie Mann,
Jonah Hill, Michael Cera, Judd Apatow, Greg Mottola, Paul Feig…
Erlazionatutako
edukia: ‘Bridesmaids’ (2011) – Berdintasun komikoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario