(!) Oscar sariak 2013: Izendapen bat lortu du 'Ted' pelikulak: Abesti onena.
Johnny (Mark Walhberg) Bostonen bizi den ume bakarti eta inozentea da. Gabonetan hartz peluxe bat oparitu diote, eta horrek pozten du, ez da opariaz banatzen ezta momentu bat ere. Egun batean, Johnny gazteak desira bat eskatzen du, Ted bizirik egotea nahi du; eta hala gertatzen da. Orain, Johnny eta Ted helduak dira eta elkarrekin bizi dira. Egun guztia sofan etzanda ematen dute Flash Gordon ikusten marihuana erre bitartean.
Johnek 35 urte ditu
eta heldugabea da. Lorirekin (Mila Kunis) erlazio bat du, lau urte daramate
batera eta, une honetan, inflexio puntu batean daude. Lorik aurrerapauso bat
eman nahi du erlazioan, Johnnyk aldiz, pozik dago dutenarekin, berarentzat
nahikoa. John eta Tedek arteko adiskidetasuna oso indartsua da eta Lorirekin
duen erlazioaren etorkizunari begira, oztopo nagusia. John heldu bihurtu
beharko da Lorirekin jarraitu nahi badu eta bere bizitza hondatu nahi ez badu.
Maitasuna eta adiskidetasunaren artean aukeratu beharko du, heldutasunaren eta “betiereko
gaztaroaren” artean.
Ted hartza lizuna,
lotsagabea, desatsegina, heldugabea eta samurra da. Baina Tedi horrek ez dio
kezkatzen, izan ere, peluxezko hartz bat besterik ez da. Hartzari bere
lagunarengandik banandu behar dela onartzea kostatzen zaio, ez da erraza
izango.
Nahiz eta zinema
aretoa umez beteta egon, ‘Ted’ publiko heldu bati zuzendutako komedia da.
Pelikulak off ahotsean narratutako ipuin klasikoetan oinarritzen da. Zentsu
horretan, MacFarlanek ez du arriskatzen. Pelikulak alde erromantiko bat du,
hala ere, pelikularen indar-gunea honen umore beltzean aurkitzen dugu.
Orokorrean, pelikula dibertigarriagoa izatea espero nuen. Hori bai, baditu
zenbait momentu itzel.
Komediak 80ko
hamarkadako zine eta telebistari erreferentzia ugari egiten dizkie: Cheers, El
coche fantástico, ET, Indiana Jones, Octopussy… eta, batez ere, Flash Gordoni. Pelikularen
egitura eta forman telebistaren influentzia nabaria dela uste dut, adibidez:
hasierako kredituen aurretik sarrera bat egotea, soinu efektuak gag komiko
bezala erabiltzea, soinu bandaren estiloa, edota ekintzak kokatzeko telebistan
erabili ohi dituzten eraikinen plano laburrak ikus ditzakegu pelikulan. Gag
komikoen egiturari dagokionez, Family Guy seriearen pareko eskema eta tonua
jarraitzen dute.
‘Ted’ pelikulan kameo
batzuk agertzen dira, batzuk besteak baino eraginkorragoak. Genero nahasketa dago
ere, badaude akzio eta intriga uneak baina ez dute behar bezain ondo
funtzionatzen. Protagonistak nahiko ondo definituta daude, bigarren mailako
pertsonaiak, aldiz, ez hainbeste, eta euren ekintzak nahiko hutsalak iruditu
zaizkit. Hala eta guztiz ere, pelikulak baditu bere eszena onak, ondo pasatzeko
nahikoak direnak. MacFarlanen aldetik lehen saiakera ona da. Umore beltza
nagusi den arren, amaieran, komedia amerikarrek duten “moralina” presente dago.
Spoiler txikia. Johnnyren
pertsonaiaren garapenean (bai, badakit benetako lelokeria izan daitekeela),
gustatu zaidan detaile bat dago. Detaile hori eszena zehatz batean ematen da,
eta txano batekin harremana du. Saiatu arren, Johnnyrentzat ez da erreza
Tedengandik banatzea; izan ere, Ted Johnnyren haurtzaroaren eta
axolagabetasunaren isla da. Azkenean, Lorirekin duen erlazioan aurrerapausu bat
emango duela pentsatzen dugunean, 30 minutu eta Flash Gordonen presentzia
nahikoak dira guztia hondatzeko.
Festa horretan, Johnny zoroena ikusten dugu, arduragabeena. Teden antza
handien duen unea da hori. Nola indartu ideia hori? Hartz-txano batekin.
Johnnyk txano hori janzten duenean “Ted bihurtzen" da, axolagabea, arduragabea, ume bat bezala jokatuz... Momentuak ez du gehiegi
irauten, eta teoria lelo bat da, baina detaile horrek, elementu hutsal bati
erabilera zuzen bat ematea posible dela erakusten du.
Erlazionatutako edukiak (Mark Wahlberg): 'The Fighter' (2010) - Burua, gorputza, burua
Erlazionatutako edukiak (Mark Wahlberg): 'The Fighter' (2010) - Burua, gorputza, burua
No hay comentarios:
Publicar un comentario