Mututik
soinura egindako trantsizioa ez zen industriako kide guztientzat zoragarria
izan, adibidez, Norma Desmondentzat ametsgaizto bat izan zen. Norma zinemaren hastapenetan gehien
distiratu zuen aktore garrantzitsuenetako bat izan zen. Normaren mundua “hitz
egiten, hitz egiten, hitz egiten!” zuten pelikulek suntsituko zuten.
Norma Desmond Max
von Mayerling, maiordomoarekin, bizi da Sunset Boulevarden duen etxe erraldoi
batean. Aktoreak ez ditu pelikula berriak jasaten, eta etengabe berak egiten
zituen pelikula bikainak gogoratzen ditu. Egun batean Joe Gillis izeneko
gidoilaria ezagutuko du, eta honi mesede bat eskatuko dio Desmondek: berak idatzitako
gidoi bat berrikustea. Istorioa Desmonden itzulera suposatuko luke. Ahoberoa, oldartsua… Arrakastatik ahazmenera azkar igaro zen Norma, eta horrek
errealitatea fikzioarekin nahastea eragin zion. Normaren pasioa antzeztea da,
honen bizitza: zinema.
Eduki gehigarria: 'Sunset Boulevard' (Billy Wilder, 1950)
No hay comentarios:
Publicar un comentario