(!) Oscar sariak 2013: Izendapen bat lortu du 'Prometheus' pelikulak: Ikusizko efektu onenak.
Elizabeth Shaw (Noomi Rapace) eta Charlie Hollowayk (Logan Marshall-Green) gehiago jakin nahi dute, Lurran bizitza egotearen zergatia, oro har, bizitzaren jatorria zein den jakin nahi dute. Egindako azken aurkikuntzaren ondoren, horien ustez bisita egiteko “gonpidapen” bat dena onartzea erabakitzen dute. Gonbidapen hori kreazioaren ingeniarien eskutik omen dator, eta mendeetan zehar unibertsoaren beste muturretik bidalitakoa da. “Nor gara? Nondik gatoz?” galdera "dramatikoei" erantzun bat ematea izango da bidaiaren arrazoia.
Prometeok jainkoak desafiatu zituen gizakiei sua eman
zienean eta gizakiak jainkoen berdinak balira bezala tratatzean. Prometheus
espazio-ontziaren tripulazioak, ingeniariak, “jainkoak”, desafiatuko dituzte,
teorian, bizitzaren sortzaileak direnei. Baliteke, lehen aipatutako galderek
inoiz erantzun bat jasotzea, izan ere, “nor izan zen lehengo oiloa ala
arrautza?” galderarekin gertatzen den bezala, buklea bilakatu daiteke. Galdera ugari eta erantzun gutxi, edo, agian, pertsonaiek
onartu nahi ez duten erantzun bakarra dago.
Gehiago jakiteko, mugak igaro behar dira, eta batzuetan, aurkitzen duguna gainditzen gaitu. Shaw eta Hollowayk bizitzaren jatorriaren bila doaz,baina bidean erantzunak baino, pista edo indizio batzuk aurkituko dituzte soilik (modu horretan, pelikularen bigarren atal bat ziurtatuz).
Gehiago jakiteko, mugak igaro behar dira, eta batzuetan, aurkitzen duguna gainditzen gaitu. Shaw eta Hollowayk bizitzaren jatorriaren bila doaz,baina bidean erantzunak baino, pista edo indizio batzuk aurkituko dituzte soilik (modu horretan, pelikularen bigarren atal bat ziurtatuz).
Prometheus pelikula, prekuela bat baino, reboot bat izan
daiteke. Pertsonaia eta kontzeptu berriak planteatzen ditu, konexioa dago
Alienekin baina ere independente izaten saiatzen da. Pelikula estreinatu
aurretik bigarren parte bat egongo dela jakin dugu. Bigarren atala 2015ean
estreinatuko da, eta aldaketarik ez badago, Ridley Scottek ere zuzenduko du.
Pertsonaien motibazioak, nire ustez, berekoiak dira.
Pertsonaiek kausa komun baten alde borrokatzen dutela diote, mundo guztiak
bilatzen dabilen erantzunak bilatzen ari
direla defendatzen dute, baina benetan mugiarazten diena, berekoikeria da.
Desira pertsonala, eurek dituzten zalantza propioei erantzun bat aurkitzea, eta
erantzun horiekin euren fedea indartu edo kontran, batzuen eszeptizismoa
sendotu nahi dute. Shaw fededuna da, mugan egon arren, ez du inoiz fede hori galduko,
eta aldi berean, beti gehiago jakin nahi izango du, ez da konformatuko. Aurkitutakoarekin liluratuta egongo da, muga gurutzatzeagatik damutuko da bai,
baina berarengan ez da inoiz jakingura desagertuko.
David (Michael Fassbender) bereikoikeria horretaz
jabetzen den bakarra dela dirudi, eta bere ingurukoen portaeraz ikasiko du.
David robot bat da, baliteke arimarik ez izatea, baina guztien artean
azkarrena da.
Zientzia fikzioan behin baino gehiago gertatzen den
bezala, artifiziala den hori gizatiarra dena baino errealagoa dirudi. Davidek
ez du sentimendurik. Honen “idoloa” Peter O’Toole da, eta horrek Lawrence of
Arabia pelikulan duen orrazkera kopiatzen saiatzen da. Prometheus espazio
ontziaren tripulazioaren zerbitzaria da, ingurukoek David pixka bat
mespretzatzen dute. Gizakiek David sortu dute, hori egiteko kapaz direla
erakusteko, besterik gabe. Prometheusen tripulazioak gizakien sortzaileen bila
dabiltza, Davidek jada berarenak ezagutzen ditu, gizakiak, eta ez du
ulertzen “sortzaileak” bilatzeak pizten duen interes hori. Davidek gizakiak
ezagutzen ditu eta ez du ezer miresgarririk aurkitzen haiengan.
Nire ustez, Davidek ingeniari sentitu nahi du, hau da,
zerbait sortu nahi du, edo gutxienez, zerbait manipulatu eta inguruan dituen
horiekin esperimentatu.
Ezinezkoa den hori “erreala” den zerbaitean bihurtzea da
zientzia fikzioaren adierazgarri nagusienetakoa. Horri dagokionez, pelikulari
ezin zaio gehiegi gaitzetsi. Ridley Scott artisau bat da, dekoratu eta
eszenario gehienak pelikularako zehazki sortu dituzte eta kroma bidezko
efektuak ahalik eta gutxien erabiltzen saiatu dira. Eskertzeko zerbait dela
uste dut. Pelikularen “errealitate” irudiari laguntzen diolako.
Prometheusek zenbait elementu komunean ditu Alien (baliteke soilik batzuetaz jabetu izana) eta
Blade Runner pelikulekin, Ridleyk Scottek zuzendutakoak. Pelikula orokorrean
gustatu zaidan arren (entretenigarria da); gehiago espero nuen, zentzu
horretan, apur bat dezepzionatuta sentitu naiz… Horren errua, batez ere,
proiektua jaio zenetik zabaldu zuten marketing kanpaina onak du.
Pelikulak amaierara heldu ahala indarra galtzen duen
arren, elementu aipagarriak ditu, adibidez: girotzea, soinu banda eta argazkigintza.
Noomi Rapacek, Charlize Theronek eta Michael Fassbenderrek pertsonaiak ondo
defendatu dituzte, baina orokorrean, Prometheus pelikulari suspensea falta
zaio. Zaila da Alienekin ez
konparatzea, eta Prometheusek ez du Alienen atmosfera ez-erosoa lortzen.
Prometheusen unibertsoa ez da Alienen unibertsoa
bezalakoa, pertsonaia berriak, tramankulu berriak, zalantza eta erronka
berriak, eta nola ez, munstro nazkagarriekin topo egiten dugu. Gidoia da
pelikularen ahulezia nagusia, zenbait pertsonaien arteko harremana hobeto
definituta egon beharko litzateke, aurrera eramaten dituzten ekintzak edota
hartutako erabakiak kasualak batzuetan diruditelako. Prometheusek zenbait
zalantza argitzen ditu, baina ez guztiak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario