Gizonezkoen kategorian Jean Dujardinek, Hollywood-en uneko gizona (SNL-en parte hartu du jada), irabazi zuen saria. Zinearen Historian Bafta, Golden Globe-a eta SGA (Screen Actors Guild Awards) sariak irabazi dituen aktoreak, Oscar saria eraman du etxera. Beraz, azken uneko sorpresarik egon ezean, Dujardin frantsesarentzat izango da Oscar-a.
Bafta sariek Britainia Handiko zinemari dagokion kategoria bereizia dute, eta honetan 'Tinker, Tailor, Soldier, Spy'-k irabazi du urteko film onenaren saria (baita moldatutako gidoiarena ere). Sorpresa handiena Pedro Almodovar-en "La piel que habito" jasotako saria izan da, atzerriko hizkuntzan grabatutako filmen kategorian. Ez nuen espero, "Nader and Simin, a separation" faboritoa baitzen. Espainiako zine akademiak "Pa negre" aukeratu zuen ordezkari gisa Oscarretarako, okertu egin zen?
Mota honetako zeremonia guztien antzera emozio gutxi izan zituen, eta pare bat anekdota. Kuriosoena Meryl Streep-ena izan zen, saria jasotzera igo zenean zapata galdu zuen, eta errauskine balitz bezala Colin Firth aktoreak dotoretasun handiz, gaueko erreginari zapata jarri zion.
Oscar sarien izendapenei begira Martin Scorseseren "Hugo"-k 11 izendapen ditu, "The Artist"-ek aldiz, 10. Batek daki zer gertatuko den otsailaren 26ko gauan, amerikar akademikoek batzuetan ulertezinak diren aukerak egiten dituztelako. Hala ere, borroka horretan "The Artist"-ek garaile izateko boleto ia guztiak ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario