8/2/12

John Williams, 40 urte luze musika konposatzen

Zinemaren Historian izandako musikagile handienen zerrenda bat egingo bagenu, John Williams lehenengo postuetan kokatuko genuke seguruenik. John Williamsek 80 urte betetzen ditu gaur, eta ez du bere lana uzteko asmorik erakusten. Bere konposaketek 47 Oscar sari-proposamen baino gehiago izan dituzte, hauetatik bost irabazi egin ditu. Zineman musika instrumental on batek emozioz betetzen du eszena txikiena ere. Aldiz, hautaketa oker batek eszena ederrenaren indar dramatiko guztia galtzea eragin dezake.

John Williams-i buruz ari garenean Steven Spielberg zuzendariaz ari gara ere. Lantalde bikaina osatzen dute. Bere kolaborazio ezagunenen artean hauek aurkitzen dira: "Jaws" (1075), "Jurassic Park" eta "Indiana Jones"en sagak, "E.T" (1882), "Empire of the sun" (1987), "Schindler's list" (1993), "Saving Private Ryan" (1988) edo "Artificial Intelligence" (2001). Baita Spielbergen azken bi produkzioen musikaren konposaketaz arduratu egin da John Williams: "The adventures of Tintin" eta "War Horse" (aste honetan estreinatzen dena). Bi soinu bandak dira Oscar sarietarako hautagai.


Baina Williams-en lana ez da Spielbergen filmografiara mugatzen. John Williamsek Zinearen Historiaren soinu banda mitikoenetako bat konposatu zuen. George Lucasen 'Star Wars' pelikulena Lan benetan erraldoia. Baita 'Harry Potter' filmaren lehenengo hiru pelikulen musika konposatu zuen ere, gainontzeko pelikulen musikagileentzat oinarria zehaztuz. John Williams zine musikaren konposaketan handia da. Zinemaren Historiaren musika garrantzitsuenetariko batzuk konposatu ditu. Eredu bihurtu da. Bere hurrengo proiektua 'Lincoln' da, nola ez, Steven Spielbergek zuzendutakoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario