17/2/12

"The tree of life" (2011) - Poesia bisuala

Terrence Malick-en pelikula bat ikusteko erabakia hartzen duzunean, argi izan behar duzu istorio desberdin batekin topo egingo duzula, ez-ohiko planteamendu batekin. Malick-en filma konplexua da. Planteatzen duen gatazka existentzialetan murgiltzea zaila da. Zenbait momentutan apur bat galduta sentitu naizen arren, irudien botereaz liluratuta gelditu naiz. Pelikularen planoak perfektuak izatetik hurbil daude.

Jack-ek (Sean Penn) bere aita telefonoz deitzen du, egunero bere anaiaren heriotzaz gogoratzen dela esaten dio honi. Jack gizarte baten aldaketa ikusi egin du. Jack bizi den gizartean naturala eraikitako hori da. Zuhaitz baten landatzeak bere nerabetasun garaia gogorarazten dio, horretara bidaiatzen dugu.


Pelikulak existentziaren inguruko gogoeta egiten du, bizitza eta kreazioaren ingurukoa. Hasieran bizitzan bi bide daudela diote, naturaren bidea eta jainkotiarrarena. Indibiduoa hauetako zein jarraitu erabaki beharko du. Jainkotiarra den hori Jacken aman (Jessica Chastain) islatuta dago, emakumearen ontasunean. Senarraren errepresioa jasaten du, ez du ezer egiten, onartu egiten du. Beti barkatzen du. Maitasunez beteta dago. Natura aldiz, Jacken aitan (Brad Pitt) islatzen da, bere interesen alde egiten du beti, zorrotza da. Beti nahi duena lortzen du, horretarako indarra erabili behar badu ere. Nahiz eta honen ingurua maitasunez beteta egon, zoriontsu izatea zaila egiten zaio. Bi bide desberdin, kontrakoak diruditenak, baina banatzeko zailak direnak.

Gizabanakoak ezin dezake natura kontrolatu. Mundua etengabe aldatzen doa. Hasieran, unibertsoaren sorrera ikusten dugu, baita lehenengo izaki bizidunen jaiotza ere, molekulak. Espiral itxurako molekula horiek, denborarekin patenteetan bihurtuko dira, makinak eta eraikinak sortzeko piezetan. Natura berria osatzen duten eraikin eta industriaren osagai.


"The tree of life" esan bezala poesia bisuala da, hori da bere egitura konplexuaren zergatia. Pertsonaiek haien artean gutxitan hitz egiten dute. Gehienetan aura, ente edo jainkotiarra den horri zuzentzen dira. Haien beldurrak eskura ez duten zerbait horri kontatzen dizkiete. Malick kamara eskuan hartuz grabatzen du, mugimendu bizkorrak egiten ditu, hurbildu eta urruntzen da, pertsonaiak inguratzen ditu, zerurantz zuzentzen da. Pertsonaiak zerbait edo norbaiten behaketa objektu izatearen idea indartzen da horrela. Elementu jainkotiar hori adierazteko aukera ona.

Orokorrean pelikula irudien aldetik ederra, eta planteamenduen aldetik konplexua.Terrence Malick-ek adierazi nahi zuen hori ulertu dudan ala ez, eztabaidagarria da.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario