George Clooney Matt King da Hawai urbano honetan. Alexander Payne zuzendariak bizitzaren tragikomikotasuna erakusten du 'The descendants' filmean. Matt (Clooney) abokatu bat da, beti dabil paperez inguratuta ez du beste gauzentzako denborarik. Bere bizitza hankaz gora jarriko da bere emazteak istripu larri bat izan ondoren. Bere emaztea koman dagoela, Mattek espero ez zituen zenbait egoerei egin beharko dizkie aurre. Bere familiaren lurren salmentaren tramiteez arduratzeaz aparte, bere bi alabekin duen harremana hobetu beharko du.
Payne istorio arrunt bat kontatzen digu film honetan, istorio hurbil bat, enpatia erraz lortzen duena. Istorio gazi gozo bat da. Erritmo geldo bat du baina zuzena, mesede egiten diona. Clooneyren pertsonaiaren garapena ikusiko dugu. Matt King hasieran pertsona pasibo bat da, ez da inguruan zituen arazoez jabetzen. Pixkanaka, subjektu izatera igaroko da, bere interesak defendatuko ditu, bere akatsak onartu, bere familiari aurre egingo dio eta lehen aldiz aitaren rola onartu eta beteko du.
Kolpeak jasotzen ditu etengabe, baina beti altzatzen da; emaztearen istripua, honek maitale bat zuelaren berri izatea, bere aitaginarrebak etengabe bere alabaren zoritxarraren erruduna dela leporatzen dio... Bere alaben laguntzarekin Matt King-ek aurrera egitea lortuko du.
George Clooneyren lana ona da, begirada galdua du bere pertsonaiak eskatzen duen bezala. Egoera berriari aurre egiteko bere tokia zein den jakin behar du. Hala ere, ez zait dioten bezain ikaragarria iruditu. Kanpainia handia dago aurten Clooney-k Oscar saria irabaz dezan (Dujardin gehiago gustatu zait 'The artist'-en, eta Pitt-ek 'Moneyball'en egiten duen lanaren parean dago Clooneyrena). Aipatu beharra dago Shailene Woodley-ek egiten duen lana (Matt King-en alaba nagusia). Pelikularen onena.
Orokorrean filma ona da, istorio hurbila eta identifikagarria. Hala ere,filmak huts egin zidan. Gehiago espero nuen. Gainontzekoengandik bereiziko zuen zerbait. Maisu lan bat izatetik urrun dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario