Zinea. Maitatzen dudan hori. Pelikula asko ikusi ditut, pelikula asko ditut ikusteke. Pelikula guztiek helburu desberdinak dituzte, xehetasun txikiak dira pelikulak handi bihurtzen dituztenak. Hauetaz ohartzea da nire helburua. 'Wilderrek egingo lukeen bezala' gazteleraz idatzitako 'Como lo haría Wilder' blogaren bertsioa da. Sarrera asko idatzi ditut jatorrizkoan eta noski, ezinezkoa da guztiak euskaratzea. Beraz, nola jarraitu nire blogari 'abenturarekin' modu koherente batean?
Gazteleraz idatzitako lau sarrera berreskuratu egingo ditut. Otsailaren 26an Oscar sariak ospatzen dira, eta filme hoberenaren saria lortzeko bederatzi film dira hautagai aurten. Hauetatik, momentuz, lau ikusi ditut: 'Midnight in Paris', 'The artist', 'The descendants' eta 'Moneyball'. Film hauen kritikekin hasiera emango diot 'Wilderrek egingo lukeen bezala' blogari.
Zorionak, Naiara. Animo proiektu berriarekin!
ResponderEliminar