Billy Beane (Brad Pitt) beisbol talde txiki baten zuzendari/managerra da. Ligako aurrekontu txikiena izanik, taldea eraberritzeko ardura du. Horretarako jokalarien joko estadistiketan oinarritutako fitxaje sistema bat hartuko du oinarri gisa. Talde handiek nahi ez dituzten jokalariak erosiko ditu (zaharrak, arazo fisikoak dituztenak ...), beisbolaren mundua hankaz gora jarriz. Talde handien "hondakinak" fitxatuz, talde irabazle bat sortzeko asmoa du Beanek. Filmaren lehenengo partea ona da, negoziaketen mundua narratzen duelako Aaron Sorkinen ("La red social") gidoiak. Pelikula desberdin bat izaten saiatzen da, hala ere, azpigenero honen pelikula oro bezala bere gune epikoak ditu ere, ikusle hunkitzen dituzten une horiek, heroikoak, amets amerikarraren adierazle. Hori dela eta, istorioa topikoz betetzen den heinean, indarra galtzen doa.
Billy Beane, Pitten pertsonaia, itxi gabeko zauri bat du, iraganeko xama bat, gainetik kendu nahi ez duena, bere izaera definitzen duelako eta kirola krudela dela jabetzen laguntzen diolako. Beane gaztea zenean talde handi batek fitxatu egin zuen izar handi batean bihurtuko zelakoan. Porrot handia izan zen. Dezepzio hori da arauak apurtzera bultzatzen duena. Kirola disfrutatu behar da, ikuskizuna izan behar da garrantzitsu. Argiztapenak zenbait eszenetan Billy Beanean segurtasun ezaren ideia indartzen laguntzen du, Beane itzaletan murgilduz. Brad Pittek egiten duen lana ona da, begirada indartsua du, adierazgarria, sakona. Pelikularen pisua bere gain hartzen du Pittek.
Musikari dagokionez apunte bat. Kontu handiz egin behar da abestien aukeraketa "gazapo" denboralik ez emateko. Billy Beanen alabak bi aldiz abesten du "The show" abestia. Pelikula 2002an kokatzen da, abestia 2008koa da. Beraz ezinezkoa da alabak abesti hori ezagutzea. Hala ere, ulergarria izan daiteke abesti horren aukeraketa letra kontuan hartzen badugu, Billy Beanek defendatzen duen hori aldarrikatzen duelako (..."and just enjoy de show" ...).
Diruak ez du talde bat hobeago bihurtzen. Gailurrera heltzeko ez dago aberatsa izan beharrik. Billy Beanek ospea, dirua, garaipenak ... iragankorrak direla defendatzen du. Azken partidua ez galtzea da Beanen helburua. Txapeldun sentituko diren galtzaile talde bat baino ez dira.
Pelikula apur bat luze egiten da, planteamenduan ukatzen zituen topikoetan erortzen dena. Lehen atala ona den arren, istorioak indarra galtzen doa aipatutako topikoak agertzen diren heinean. Pelikula interesgarria da, Pitt-en pertsonaia interesgarria delako. Besterik ez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario