‘Last
night I dreamt I went to Manderley again…’ esaldi ospetsu horrekin hasten da ‘Rebecca’ film luzea, Alfred Hitchcockek AEBetan zuzendu zuen lehen
pelikula. Suspensearen maisuarentzat ‘Rebecca’
pelikula nahiko arrunta zen, bere hitzetan geroago zuzendutako pelikulen
estilotik aldenduta zegoen. Hitchcocken ustez, ‘Rebecca’ pelikulan umorea falta zen. Baliteke zuzendariaren
gustukoa ez izatea, hori bai, pelikulak denboraren igarotzea primeran jasan
duela ezin daiteke ukatu. ‘Rebecca’ drama
psikologiko bat dela esan daiteke. Pelikulan jorratzen diren gaien artean,
iraganaren pisua eta oroitzapenen garrantzia topa ditzakegu, besteak beste.
Pelikula ona, atmosfera ez-eroso bat eraikitzen duena, eta sorpresaz betetakoa.
28/8/13
24/8/13
'The lone ranger' (2013) - Johnny Depp, indiarra
Gero
eta ohikoagoa da hype hitza entzutea,
pelikula askok sortzen duten sentsazioa baita. Estreinu batekiko interesa edo
pelikula zehatz bat ikusteko irrika. Promozio modu itzela da, baina alde
negatibo nabari bat du, espektatibak gero eta handiagoak direnean, dezepzioa
gero eta handiagoa izango da. Kasu honetan, guztiz kontrakoa gertatu zait. Ez
nuen ‘The lone ranger’ ikusteko gogo handirik, bere egunean pelikularen
trailerrak nire arreta deitu ez zuelako. Baina, azkenean ikusi dut, eta nire
sorpresarako, zenbait hutsune dituen arren, entretenigarria iruditu
zait. Ongi pasatu dut pelikula ikusten.
21/8/13
'Zombieland' (2009) - Zombie eta Twinkieak
Zombiez betatako mundu batean gutxi dira bizirautea lortu duten gizakiak. Horien artean Columbus (Jesse Eisenberg) dago: mutiko nahiko asoziala, lotsatia eta oso beldurtia. Columbusek zombien otordu bihurtzea ekiditeko bete beharreko arauak apuntatzen doa. Ez ditugu arau guztiak ezagutzen, baina gutxienez “bizirauteko arauen zerrenda” 32 arauez osatuta dago. Mota guztietako arauak topa ditzakegu bertan, adibidez “Hil eta errematatu” edota “Segurtasun-uhala jar ezazu”.
Columbusen bizitza errutinarioa hankaz gora
jarriko da Florida (Woody Harrelson),
“zombie hiltzaileen” trebeen artean trebeena, ezagutzen duenean.
Baldintza berriak direla medio, eta beste gizon bitxi bat bere abenturara batu
dela kontuan hartuta, Columbusek pixkanaka lehenago aipatutako “bizirauteko
arau zerrendaren” arauak moldatzen joango da. Florida ez da izango
zombie-hiltzaile familia kurioso honen kide berri bakarra. Bidean, bikoteak
Litte Rock (Abigail Breslin) eta Wichitarekin (Emma Stone) topo egingo
dutelako. Bi ahizpa borrokalari eta batere inuxenteak, bizirauteko edozer
egiteko prest daudenak. Inorengan konfidatu daitekeen usteldutako mundu
batean... Bizirautea lortuko ote dute?
11/8/13
'The Seven Year Itch' (1955) - Marilyn Monroe, zinemaren ikono
Erlazionatutako edukia: Billy Wilderren monografikoa
Une gatazkatsuenetan sortzaile onen zorroztasuna eta trebetasuna ageri da, eta zentsura saihesteko jokoa hasten da. Billy Wilder ondo aritzen zen joko horretan, maisu eta erreferente ezin hobea zuelako: Ernst Lubitsch zuzendaria (zentsura saihesterako orduan, errege). Zentsuraren kontua alde batera utzita, bazen Wilderren gustukoa ez zen beste gauza bat: Tom Ewell aktorea. Billy Wilderrentzat Walter Matthau zen Richar Shermanen pertsonaia gorpuzteko aktore aproposena, baina Fox ekoiztetxeak pertsonaia hori Tom Ewellentzta izan behar zela inposatu zuen. Hala eta guztiz ere, karisma apur bat falta zitzaion arren, Tom Ewellek ez zuen lan txarra egin. Hori bai, pelikularen izar distiratsuenaren aurrean, Ewellek ez zuen zer egiterik: Marilyn Monroe da pelikularen erregina.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)