Huts egindako nota
Jendez
gainezka dagoen antzerki bat. Berriz ere hanka sartzeko beldurrez ihes egitear
dagoen pianista. Beldur eszenikoa. Mehatxu konstante bat. Nota bakar bat gaizki jotzen badu, bera eta emaztea hilko
ditu. Sekretu bat.
Eugenio
Mirak zuzendutako ‘Grand Piano’ pelikularen
trama dugu hori, sinplea. Egoera mehatxagarri horretatik abiatuta, gatazka hori
oinarri gisa hartuz; zuzendariak tentsioa nagusi den atmosfera bat eraikitzen
saiatzen da, baina nire ustez arrakasta gutxirekin. Horregatik, ‘Grand Piano’ pelikulak eskaintzen duen “intrigak” edo istorioak, ez nau gehiegi
konbentzitu.
Pelikula
etxe handi eta zahar batean hasten da, objektu erraldoiez beteta dago, hautsez betetakoak,
“macguffinaren” aurkezpena da, gatazka pizteko aitzakiaren aurkezteko unea. Pianoa Tom Selznick (Elijah Wood) pianistaren
maisu izandakoarena da. Lehenengo eszena horrek hasierako kredituen osagarri
da. Pelikularen kredituak gustatu zaizkidala esan behar dut: pianoaren
xehetasun planoak, partehartzaileen izenak figura musikalekin “apainduta” ageri
dira; landutako kredituak dira eta nahiko esanguratsuak gainera.