(!) Oscar sariak 2013: 5 izendapen lortu ditu 'Skyfall' pelikulak: Argazkigintza onena, Soinu banda onena, Abesti onena, Soinu onena eta Soinu efektu onenak.
Erlazionatutako edukia: Azpitituluak euskaraz
Ondorengo kritikak spoilerrak izan ditzake
James Bonden pelikulek 50 urte betetzen dituzte aurten,
eta urteurrena ospatzeko, Ian Flemingek idatzitako istorioetan oinarritutako
espioiaren inguruko pelikula berria estreinatu dute: Skyfall. Bond agentearen hogeita hirugarren pelikula zuzentzeko
ardura Sam Mendesek hartu du. Protagonista Daniel Craig aktore ingelesa dugu berriro
ere (James Bond agentea gorpuzten duen hirugarren pelikula da hau).
Skyfall
pelikulan zauritutako heroiaren definizio berriarekin topo egiten dugu,
Christopher Nolanek zuzendutako Batmanen trilogiaren influentzia agerian utziz. ‘Skyfall’en
James Bond, eraldatu eta berpiztu batekin topo egiten dugu. 'Skyfall' espioiari buruzko pelikulen artean zirraragarrienetako bat da, baita
hunkigarrienetako bat ere. ‘Bond, James Bond’ jaunaren arerio nagusiena bera izango da.
Ondo zuzendutako pelikula da, aktoreen lana ona da eta generoaren zaleentzat
gomendagarria da oso.