Erlazionatutako edukia: 'Rebecca' (1940)
Tren geltoki bat, hondoan Kapitolioa, bi gizon tren
batera igotzear dira. Ez dugu euren aurpegia ikusten, soilik bere zapatak.
Gizonetako bat planoan ezkerretik sartzen da, bestea eskuinetik. Indizio
guztiek elkar topatuko direla iradokitzen digute. Bien arteko nahigabeko ukitu
batek euren bizitza aldatuko duen elkarrizketaren hasiera izango da. Modu
horretan hasten da Alfred Hitchcocken ‘Strangers
on a train’ pelikula. Hasiera ezin hobea.