Mostrando entradas con la etiqueta Baftak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Baftak. Mostrar todas las entradas

9/1/13

BAFTAk 2013 - Izendapenak


Otsailaren 10an izango da BAFTA sarien zeremonia. Britainia Handiko akademiak emandako sariek gero eta garrantzitsuagoak dira Oscar sarien kinieletara begira. Izan ere, britaniarrek saritzen dutena, askotan, amerikarrek saritutakoaren antzekoa delako. Golden Globe sarien izendapenekin gertatu den bezala, Steven Spielberg-en 'Lincoln' izan da izendapen gehien lortu dituen pelikula (10 kasu honetan). Ang Leeren 'Life of Pi'-k eta Tom Hooperren 'Les Misérables'-k 9 izendapen bana lortu dituzte. Hona hemen zinema kategoria nagusietako izendapenak:

FILMA HOBERENA 
'Argo' (Ben Affleck)
'Les Misérables' (Tom Hooper)
'Life of Pi' (Ang Lee)
'Lincoln' (Steven Spielberg)
'Zero Dark Thirty' (Kathryn Bigelow)

BRITAINIAKO FILMA HOBERENA
'Anna Karerina' (Joe Wright)
'The best exotic Marigold hotel' (John Madden)
'Les Misérables' (Tom Hooper)
'Seven Psychopaths' (Martin McDonagh)
'Skyfall' (Sam Mendes)

ZUZENDARI HOBERENA
Michael Haneke 'Amour'
Ben Affleck 'Argo'
Quentin Tarantino 'Django Unchained'
Ang Lee 'Life of Pi'
Kathryn Bigelow 'Zero Dark Thirty'

GIDOI HOBERENA
Michael Haneke 'Amour'
Quentin Tarantino 'Django Unchained'
Paul Thomas Anderson 'The Master'
Wes Anderson, Roman Coppola 'Moonrise Kingdom'
Mark Boal 'Zero Dark Thirty'

MOLDATUTAKO GIDOI HOBERENA
Chris Terrio 'Argo'
Benh Zeitlin, Lucy Alibar 'Beast of the souther wild'
David Magee 'Life of Pi'
Tony Kushner 'Lincoln'
David O. Russell 'Silver Linings playbook'

ATZERRIKO PELIKULA HOBERENA
'Amour' (Austria)
'Headhunters' (Norvegia)
'The hunt' (Danimarka)
'Rust and bone' (Frantzia)
'Intouchable' (Frantzia)

ANIMAZIO PELIKULA HOBERENA
'Brave' (Mark Andrews, Brenda Chapman)
'Frankenweenie' (Tim Burton)
'Paranorman' (Sam Fell, Chris Butler)

GIZONEZKO ANTZEZLE HOBERENA
Ben Affleck 'Argo'
Bradley Cooper 'Silver Lining Playbook'
Daniel Day-Lewis 'Lincoln'
Hugh Jackman 'Les Misérables'
Joaquin Phoenix 'The Master'

EMAKUMEZKO ANTZEZLE HOBERENA
Emmanuelle Riva 'Amour'
Helen Mirren 'Hitchcock'
Jennifer Lawrence 'Silver Linings Playbook'
Jessica Chastain 'Zero Dark Thirty'
Marion Cotillard 'Rust and bone'

GIZONEZKO BIGARREN ANTZEZLE HOBERENA
Alan Arkin 'Argo'
Christoph Waltz 'Django Unchained'
Javier Bardem 'Skyfall'
Philip Seymour Hoffman 'The Master'
Tommy Lee Jones 'Lincoln'

EMAKUMEZKO BIGARREN ANTZEZLE HOBERENA
Amy Adams 'The Master'
Anne Hathaway 'Les Misérables'
Helen Hunt 'The Sessions'
Judi Dench 'Skyfall'
Sally Field 'Lincoln'

SOINU BANDA HOBERENA
Dario Marianelli 'Anna Karerina'
Alexandre Desplat 'Argo'
Mychael Danna 'Life of Pi'
John Williams 'Lincoln'
Thomas Newman 'Skyfall'

Izendatuen zerrenda osoa: BAFTA 2013

13/2/12

Baftak 2012 - 'The Artist' garaile, Oscar sarietatik gertuago

Bart ospatu zen Londresen Bafta sarien zeremonia. Sorpresa gutxi eman ziren atzokoan, 'The Artist' izan zen garaile 7 kategorietan (pelikula, zuzendari, gidoi original, aktore nagusi, musika, fotografia eta jantzi diseinu ataletan). Emakumeen kategorian Meryl Streep izan da garaile Margaret Thatcher-en biopic-agatik. Zalantzak nituen honen inguruan, 'The Iron Lady' filmak Britainia Handian publikoaren aldetik zenbait kritika txar jaso zituelako, pelikulak irlandar gatazka alde batera uzten duelako; eta agian "kritika hauek" Meryl Streep-en aukeraketan eragin zezaketeelako. Ez da horrela izan.
Gizonezkoen kategorian Jean Dujardinek, Hollywood-en uneko gizona (SNL-en parte hartu du jada), irabazi zuen saria. Zinearen Historian Bafta, Golden Globe-a eta SGA (Screen Actors Guild Awards) sariak irabazi dituen aktoreak, Oscar saria eraman du etxera. Beraz, azken uneko sorpresarik egon ezean, Dujardin frantsesarentzat izango da Oscar-a.


Bafta sariek Britainia Handiko zinemari dagokion kategoria bereizia dute, eta honetan 'Tinker, Tailor, Soldier, Spy'-k irabazi du urteko film onenaren saria (baita moldatutako gidoiarena ere). Sorpresa handiena Pedro Almodovar-en "La piel que habito" jasotako saria izan da, atzerriko hizkuntzan grabatutako filmen kategorian. Ez nuen espero, "Nader and Simin, a separation" faboritoa baitzen. Espainiako zine akademiak "Pa negre" aukeratu zuen ordezkari gisa Oscarretarako, okertu egin zen?


Mota honetako zeremonia guztien antzera emozio gutxi izan zituen, eta pare bat anekdota. Kuriosoena Meryl Streep-ena izan zen, saria jasotzera igo zenean zapata galdu zuen, eta errauskine balitz bezala Colin Firth aktoreak dotoretasun handiz, gaueko erreginari zapata jarri zion.

Oscar sarien izendapenei begira Martin Scorseseren "Hugo"-k 11 izendapen ditu, "The Artist"-ek aldiz, 10. Batek daki zer gertatuko den otsailaren 26ko gauan, amerikar akademikoek batzuetan ulertezinak diren aukerak egiten dituztelako. Hala ere, borroka horretan "The Artist"-ek garaile izateko boleto ia guztiak ditu.