Gezurra, iruzurra, moralitate bikoitza...
Willie Gingrich (Walter Matthau) zikin jokatu ohi duen abokatua da. Koinatuak futbol partidu batean kolpe bat jaso duela ikusita, aseguru etxeari iruzur egiteko plan bikain bat bururatzen zaio; eta egoera aprobetxatuta, ahalik eta indemnizazio altuena lortzen saiatuko da. Esan bezala, koinatua dugu iruzur horren biktima:
Harry Hinkle (Jack Lemmon). CBS telebista katean lan egiten duen kamera gizon bat da Hinkle. Kolpea jaso ondoren ospitalera eramango dute. Lesio txiki bat baino ez du, baina Gingrichek lesioa "puzteko" eskatuko dio. Gingrichen esanetan, bere helburua Hinkle gaixoa zorioneko gizon bat izatea baino ez da. Benetako arrazoia? Interes ekonomiko hutsa.