Ez gara perfektuak
‘Happythankyoumoreplease’ Josh Radnor aktoreak
zuzendutako lehen pelikula da. Izenburu bitxia, ezta? Josh Radnor Ted Mosbyren pertsonaiagatik ezaguna da batez ere (‘How
I met your mother’). Kasu honetan pertsonaia hori alde batera uzten saiatzen
da, nahiz eta zaila izan. ‘Happythankyoumoreplease’
pelikula nahiko sinplea da, atsegina. Hiru istorio gurutzatzen dira, batzuk
besteak baino interesgarriagoak. Modu apur bat behartuan gurutzatuko dira euren
istorioak, baina beno.
Radnor pelikularen protagonista da. Sam
Wexler da bere pertsonaia. Eleberri bat publikatu nahi duen idazlea da,
baina momentuz berak idatzitako istorioek ez dute editorialen interesa pizten.
Jasotzen duen kritika zorrotzena bere eleberriaren pertsonaiekin zerikusia du.
Dirudienez, Wexlerrek idatzitako pertsonaiak ez daude ongi garatuta eta
definituta; hau da, irakurlea pertsonaien alde ala kontra egon behar da?