William Munny, antiheroia?
Westerna,
generoaren urrezko garaia nahiko urrun zegoela zirudien Clint Eastwoodek ‘Unforgiven’
pelikula egitea erabaki zuen arte. Eastwoodek generoa nolabait berpiztu zuen,
eta ez hori bakarrik, baita generoaren barruan aurki daitezkeen zenbait
kontzeptuen inguruan interpretazio berriak aurkeztu zituen. Ikaslea maisu
bihurtu da. ‘Unforgiven’ zuzendariaren lan onenetako bat izateaz gain,
generoaren lan aipagarrienetako bat da. Esan bezala, ikaragarria, ausarta,
ezkorra eta ukitu errealista duen western bat izateaz aparte, zuzendariak
zenbait elementuen interpretazioarekin asmatu zuen. Orain heroismoa ez da
erakargarria edota miresgarria; hotza da, erruduntasunez beteta, krudela.
Beraz, pertsonaiak heroiak baino, kriminalak izango dira.