Zoramenezko akelarrea
Apurtutako promesak, gizonekiko ezinikusia, emakumeekiko
gorrotoa, lapurretak, amodio apur bat, beldurra eta zoramena.. Horiek dira Alex
de la Iglesia bilbotarraren azken pelikulak eskaintzen dizkigun zenbait
elementu. Zuzendariak Zugarramurdiraino eramaten gaitu, denok ezagutzen dugun
inguru magiko eta ilun horretaraino. Bertan, gose diren sorgin batzuk bizi omen
dira.
Josek (Hugo Silva) eta Tonyk (Mario Casas) urrea erosten
den denda horietako bat lapurtzea erabakitzen dutenean hasten da. Jose
bananduta dago, eta semeari ahalik eta bizitza erosoena eskaini nahi dio, baina
ez du dirurik. Antzeko zerbait gertatzen zaio Tonyri. Tonyk ez du semerik baina
langabezian dago, neskalagunaren itzalpean bizi da, beldur dio. Nahiko
traketsak direnez, ez dute hasieran zuten plana guztiz jarraituko, hori dela
eta, presaka ihes egin beharko dute. Taxi batean igota, Josek, horren semeak,
Tonyk eta Badajozera joan nahi zuen ezusteko bidaiari batek Frantziarako bidea
hartuko dute. Baina bidean ez dira bakarrik egongo, Joseren emazte ohia
(Macarena Gómez) eta polizia segika dutelako. Iheslariak Zugarramurdiraino
ailegatuko dira. Esperientzia ahaztezina biziko dute berton.