Bizitzaren balioa
Akira Kurosawak zera esan
zuen: “soilik bizitzaren balioaz
ohartzen gara heriotza hurbil dagoenean”. Zuzendari japoniarrak ideia hori ‘Ikiru’ pelikulan erakustea erabaki
zuen, bizitza eta heriotzaren inguruko erreflexioa egiten duen drama honetan
(bizitzaren zentzua, munduan betetzen dugun papera, aztarnak uztearen nahia…).
Drama bitalista, baina zenbait aspektutan ezkorra (gizarteari eta klase
politikoari dagokionez adibidez, korrupzioa, lan gaitasun eza… eta bestelakoak
kritikatzen ditu Kurosawak, besteak beste).
Narratzaile batek
pelikularen protagonista aurkezten digu: Kenji
Watanabe jauna. Watanabek 25 urte baino gehiago daramatza funtzionario gisa
lanean, egun bat ere ez da falta. Medikuak minbizia
duela esan dio, bere bizitza itxaropena sei hilabetekoa da. Albiste txar hori jaso
ondoren, Watanabek bere bizitza birpasatzen hasten da, bere lorpenak. Baina, zeozer esanguratsu egin ote du? Aipatzea merezi duen zerbait?