Billy Wilderren monografikoa


'Double Indemnity' (1944)

Iraupena: 106 minutu.
Gidoia: Raymond Chandler, Billy Wilder (Eleberria: James M. Cain)
Protagonistak: Fred MacMurray, Barbra Stanwyck, Edward G. Robinson
Generoa: Zine beltza. Intriga.


Zine beltza bere onenetan. Barbara Stanwyck femme fatale perfektua da, eta Walter Neff "antiheroi" bikaina. Bikoiztasuna, ispiluak, argiztapena, gidoia... Generoaren baitan maisulan bat da pelikula. 

Kritika osoa.



'A foreign affair' (1948)

Iraupena: 116 minutu.
Gidoia: Charles Brackett, Billy Wilder (Kontakizuna: David Shaw)
Protagonistak: Jean Arthur, Marlene Dietrich, John Lund
Generoa: Komedia. Komedia erromantikoa.

Pelikularen abiapuntua Alemanian jarraitzen duten soldadu estatubatuarren egoera morala aztertzea da. Charles Brackettek eta Billy Wilderrek batera garatu zuten komedia erromantiko honen gidoia. Amaierako emaitza ez zen AEBetako ejertzitoaren gustukoa izan. Izan ere, estatubatuarren jokabidea goraipatu ordez, agintari eta soldaduen bikoiztasun morala agerian uzten dute. 

Kritika osoa



 'Sunset Boulevard' (1950)

  Iraupena: 110 minutu
  Gidoia: Charles Brackett, Billy Wilder, D. M. Marshman Jr.
  Protagonistak: William Holden, Gloria Swanson, Erich von                     Stroheim
  Generoa: Drama. Zine beltza.

Hilketa bat da Norma Desmond Hollywoodeko izar ohiaren dekadentzia kontatzeko aitzakia perfektua. Billy Wilderrek zuzendutako pelikula borobilenetakoa dugu hay, non off ahots batek gertakarien inguruko bere bertsioaren berri ematen digun. 

Kritika osoa.





'Ace in the hole' (1951)

Iraupena: 111 minutu
Gidoia: Billy Wilder, Lesser Samuels, Walter Newman
Protagonistak: Kirk Douglas, Jan Sterling, Robert Arthur

Generoa: Drama. Zine beltza.

Charles Tatum kazetaritza sentsazionalista odolean daraman kazetaria da; istorio on bat idazteko edozer egiteko prest dago. Erredakzioaren leloaren kontra egiten du ("Tell the truth"), eta ez dio axola. Printzipio argiak ditu: interes publikoaren arreta deitu behar duen albiste bat sortu nahi badu, etika eta moralarentzat ez dago tokiritik. 

Kritika osoa




'Sabrina' (1954)

Iraupena: 113 minutu
Gidoia: Billy Wilder, Ernst Lehman (Obra: Samuel A. Taylor)
Protagonistak: Humphrey Bogart, Audrey Hepburn, William Holden
Generoa. Komedia. Maitasuna.

Hasieratik amaierara arte klasikotasuna igortzen duen pelikula dugu hau, karismaz betetakoa eta luxuzko hirukote protagonista duena. Sabrina Fairchild gazte ameslariarekin batera printze eta printzesen ipuin bezalako bat biziko dugu.

Kritika osoa



'The seven year itch' (1955)

Iraupena: 105 minutu
Gidoia: Billy Wilder, George Axelrod
Protagonistak: Marilyn Monroe, Tom Ewell
Generoa: Komedia

Richard Sherman ezkonduta dago, semea eta emaztea oporretan daude eta bera "Rodriguez" bezala geratu da. Bizitza osasuntsu bat eramaten du, tentazio guztietatik urrun mantentzen saiatzen da. Goiko pisuan bizi den emakumea ezagutzen duenean, guztiz urduri jartzen da, ezin du bere burua kontrolatu. Bera, erreprimitutako gizona, ez du tentazioetan erori nahi... Lortuko ote du?

Kritika osoa

'Witness for the prosecution' (1957)

Iraupena: 114 minutu.
Gidoia: Billy Wilder, Harry Kurnitz (Antzerkia: Agatha Christie)
Protagonistak: Tyrone Power, Marlene Dietrich, Charles Laughton
Generoa: Intriga. Drama judiziala.

Drama judizial honetan ezer ez da dirudiena, eta amaiera ustekabean harrapatuko gaitu. Billy Wilderren pelikula askotan gertatzen den bezala, zuzendariak generoak nahasten ditu arrakasta handiarekin. Hasieran kutsuko komikoa nagusia den arren, pelikula intrigaz betetako drama bat da amaieran.

Kritika osoa.



'Some like it hot' (1959)

Iraupena: 120 minutu
Gidoia: Billy Wilder, I. A. L. Diamond
Protagonistak: Tony Curtis, Jack Lemmon, Marilyn Monroe
Generoa: Komedia

Zinemaren historian izandako komedia handienetako bat da, eta denboraren igarotzea primeran jasan du. Amaiera, perfektua. Pelikula hau oso gustuko dut. Zuri beltzean grabatutakoa, ironiaz eta sarkasmoz betetakoa... Jack Lemmon eta Tony Curtisen lana ikaragarria da, eta Marilyn Monroe xarmaz betetakoa.

Kritika osoa.



'The Apartment' (1960)

Iraupena: 120 minutu
Gidoia: Billy Wilder, I. A. L. Diamond
Protagonistak: Jack Lemmon, Shirley MacLaine, Fred MacMurray
Generoa: Komedia. Maitasuna. 

Pelikula hau nire faboritoen artean kokatzen da. C.C. Baxter eta Fran Kubelik galtzaile pare bat dira, oso xarmangarriak. Komedia dramatiko-erromantiko honetanbiek arrakasta lortu nahi dute (lan arloan eta arlo sentimentalean), horretarako bere benetako izaerak ezkutatzen saiatuko dira, jendeaurrean zoriontsu faltsua erakutsiz.

Kritika osoa.


'One, two, three' (1961)

Iraupena: 108 minutu
Gidoia: Billy Wilder, I. A. L. Diamond
Protagonistak: James Cagney, Horst Buchholz, Pamela Tiffin
Generoa: Komedia. Satira.

Komedia zoro eta dibertigarria. Estreinatu zutenean ez zuen zorterik izan. Gerra Hotza da pelikularen oinarria eta justu Berlingo harresia eraiki zutenean estreinatu zuten. Denborak merezi duen tokian kokatu du, 1986an berriro estreinatu zuten arrakasta handiarekin gainera.

Kritika osoa.





'Kiss me, stupid' (1964)

Iraupena: 119 minutu
Gidoia: Billy Wilder, I.A.L. Diamond
Protagonistak: Dean Martin, Kim Novak, Ray Waslton
Generoa: Komedia

Orville (Ray Walston) piano irakasle bat da, arrakastarik gabeko gizona. Emaztea, Zelda (Felicia Farr), Climax herriko emakumeen artean ederrena da. Orville eguna ematen du piano klaseak eta bere adiskideBarneyrekin (Cliff Osmond) batera abestiak konposatzen. Barney herriko gasolindegiaren arduraduna da. Amets berbera dute biek: eurek konposatutako abesti bat saltzea, eta horri esker arrakasta itzela lortzea. 
Kritika osoa

'The fortune Cookie' (1966)

Iraupena: 125 minutu
Gidoia: Billy Wilder, I.A.L. Diamond
Protagonistak: Jack Lemmon, Walter Matthau
Genero: Komedia

Gezurra, moralitate bikoitza... Willie Gingrich zikin jokatu ohi duen abokatua da. Koinatuak futbol partidu batean kolpe bat jaso duela ikusita, aseguru etxeari iruzur egiteko plan bikain bat bururatzen zaio; eta egoera aprobetxatuta, ahalik eta indemnizazio altuena lortzen saiatuko da. Aurrean duen egoerari probetxu ateratzen saiatuko da abokatua.

Kritika osoa.


'The front page' (1974)

Iraupena: 105 minutu
Gidoia: Billy Wilder, I.A.L. Diamond
Protagonistak: Jack Lemmon, Walter Matthau
Generoa: Komedia. Satira.

Lokalizazioak ia aldatu gabe erritmo bizia mantentzen duen komedia dugu hau. Pelikulak gag bikainak ditu, eta jatorrizko testuaren izaera teatrala mantentzen du. Elementu guztiak oso ondo landuta eta zainduta daude, umorea eta suspentsea nahasten ditu pelikulak. Bikote protagonsita, itzel.

Kritika osoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario