Groucho Marx hil zenetik 35 igaro dira. Groucho Marx komediaren erregeetako bat da, batzuentzat komiko besteentzat komediante. Grouchok, bere anaiekin batera, 30ko hamarkadako komedia hankaz gora jarri zuten. Groucho, Chico, Harpo eta Zeppo iraultzaileak izan ziren eta zineak bizi ari zen trantsizioa (mututik soinura) aprobetxatzen jakin zuten. Trantsizio hori ‘Duck soup’ komedian antzeman dezakegu.
“O, berorren gorentasuna” – Zuk ere
ez zaude gaizki
Zine mutuaren komedietan, umorea
ikusizko ekintzetan oinarritzen zen: pertsekuzioak, pastel borrokak … Marx
anaiek, Groucho buruan, komedia egiteko beste modu baten alde apustu egin
zuten, eta ikusizko gagak elkarrizketa sarkastiko, zorrotz, azkar eta
zenbaitetan absurdoekin nahasten hasi ziren. Elkarrizketa zorrotzak sortzeko
zuten erraztasuna Marx anaien “marka” izango zen.
“Nirekin ezkondu nahi? Dirurik
utzi al zizun? Erantzuiozu lehenengo bigarren galderari”.
‘Duck Soup’ Marx anaien komedia
hobeen artean dago. Zinemaren Historiaren parte diren esaldi eta gag ugariz
betetakoa, komiko ugarirentzat erreferente bihurtu direnak. ‘Duck Soup’en
komedia dago, musikala dago, zine mutua dago, eta “mala letxea”. Zoramen
dibertigarri bat da.
