Erlazionatutako edukia: Azpitituluak euskaraz
Narratutako bizitza bat, detaile ugarirekin apaindutakoa, errealitate hutsa baino hunkigarriagoa izan daiteke. Gure esku dago zein bertsio sinetsi, erreala ala fikziozkoa. Life of Pi pelikulan eztabaida horrekin topo egiten dugu, ez da errealitate eta fikzioaren arteko harremana zalantzan jartzen duen lehen pelikula, baina kasu honetan, pelikularen mezua espiritualagoa da. Life of Pi pelikulan, Jainkoa nola ezagutu zuen kontatzen digu Pik.

Pelikula moldaketa bat da eta liburua irakurri ez dudala
esan behar dut. Hori dela eta pelikularen kritika egiterakoan soilik pelikulan
ikusitakoan oinarrituko naiz (amaiera aldatu omen dute). Life of Pi pelikularen
zuzendaria Ang Lee da. Honen filmografian era askotariko pelikulak topa ditzakegu:
Sense and Sensibility, Brokeback Mountain edo Croching Tiger, Hidden Dragon,
besteak beste. Kritikak spoilerrak ditu.