(!) Oscar sariak 2013: Izendapen bat lortu du
'The Avengers' pelikulak: Ikusizko efektu onenak
Baliteke gaur arte
The Avengers, Marvelek bultzatutako proiektu handiena izatea, baita arriskutsuena ere. Indibidualki indar handia duten superheroi desberdinak pelikula batean biltzea ez zen gauza erraza izango, materiala gaizki maneiatuz gero, porrota berehalakoa izango litzateke. Baina zorionez, ez da hori gertatu.
Joss Whedonek, pelikularen zuzendariak,
produktu on eta entretenigarri bat egitea lortu baitu.
Superheroien pelikulak une gozo bat bizitzen ari dira. Pixkanaka seriotasuna irabazten doaz akzio - azpigenero gisa. Guzti honen "errua" zenbait zuzendarik dute, genero honetako pelikulak ondo egiteko zenbait oinarri zehazten ari diren horiek, hala nola,
Christopher Nolan honen
Batman-en trilogiarekin,
Matthew Vaugh hasieran
Kick Ass eta ondoren
X-Men: First Class bikainarekin, eta orain,
Joss Whedon The Avengersekin. Pelikula guzti hauek publikoa zein kritika bereganatu egin dute. Kalitatezko
blockbusterrak dira.
The Avengers entretenimendu itzela da. Ondo egituratutako gidoi bat du eta superheroi zerrenda karismaduna. Pelikularen lehenengo minutuak superheroi hauen artean banatuta daude, modu horretak bakoitza era zuzen eta eraginkorrean aurkeztuz, eta aldi berean, publiko ezezagunarentzat testuinguratuz.
Nick Furia superheroi talde bat biltzen du mundua mehatxu posibleen aurrean defendatzeko. Talde honen kide besteak beste
Iron Man, Hulk, Thor zein
Captain America izango dira. Gaizkiaren kontrako borroka hau, pelikularen hasieran egoen arteko borroka ere bilakatuko da.
Pelikularen maltzurra kasu honetan
Loki dugu, Thor boteretsuaren anaia. Azken honek indar gehiago duen arren, ez du
Loki karisman gaindintzen. Aktore guztiek ondo betetzen dituzten euren paperak, baina nire ustez,
Loki, Iron Man eta Hulk dira pelikula honen jaun ta jabe.
The Avengers umore, akzioa eta pasadaz izan arren, munduko boterea kontrolatzen duten horiei zuzendutako kritika nahasten dituen produktu ona da. Ondo zuzendutakoa eta akzio eszena ikusgarriak dituena. Egia da
pelikulak ez digula ezer berri kontatzen, baina kontatzen digun hori, ondo kontatzen du. Pelikula zinearen historian irabazi gehien lortu dituen hirugarren pelikulan bilakatu da, soilik
Titanic eta
Avatar-en atzetik. Bigarren partea 2014.an estreinatuko da
.